Óscar Arias

Óscar Rafael de Jesús Arias Sánchez (Heredia, 1940ko irailaren 13a) costarricar politikaria da, 2006 eta 2010 artean bertako presidentea izan zena. 1987an Bakearen Nobel Saria jaso zuen, Erdialdeko Amerikako gerra zibilak amaitzeko egin zituen ahaleginengatik.

Óscar Arias

Costa Ricako presidente

2006ko maiatzaren 8a - 2010eko maiatzaren 8a
Abel Pacheco (en) Itzuli - Laura Chinchilla
Costa Ricako presidente

1986ko maiatzaren 8a - 1990eko maiatzaren 8a
Luis Alberto Monge - Rafael Ángel Calderón Fournier (en) Itzuli
President of the United Nations Security Council (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaHeredia eta San José, 1941eko irailaren 13a (82 urte)
Herrialdea Costa Rica
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
Ezkontidea(k)Margarita García (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaBostongo Unibertsitatea
University of Costa Rica (en) Itzuli
London School of Economics
Essexeko Unibersitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa National Liberation Party (en) Itzuli

Bizitza

Ekonomia eta zuzenbidea ikasi zituen Costa Rican, eta 1967an Londresera joan zen gobernu britainiarraren diru laguntza batekin zientzia politikoak ikastera; gai horri buruz egin zuen doktoregoa. Unibertsitateko irakasle, ministro, diputatu eta Alderdi Liberal Nazionalaren (PLNren) idazkari izan zen. 1981ean PLNren Idazkaritza Nagusia utzi eta Luis Alberto Mongeri lagundu zion lehendakaritzarako kanpainan. 1986an Errepublikako presidente hautatu zuten botoen %53arekin.

Erdialdeko Amerikako presidenteak bildu zituen Costa Rican eremu hartan gerra amaitzeko zuen Bake Plana aurkezteko. 1987an Nikaragua, Honduras, Guatemala eta El Salvadorreko presidenteak bildu eta Esquipulas II Hitzarmena izenpetu zuten, bakeak egin eta nazio bakoitzaren autodeterminazio eskubidea errespetatzeko hitza emanez. Ekimen horrengatik Bakearen Nobel saria jaso zuen urte horretan bertan. 1988an, Costa Ricako San Josen bildu zen Erdialdeko Amerikako Presidenteen Gailurra, Esquipulas II Hitzarmenak nola zihoazen aztertzeko, eta Ariasek bere laguntza eskaini zien El Salvadorri eta Guatemalari, gerrillen eta gobernuen arteko bitartekotza egiteko.

1990ean utzi egin zuen estatuaren buruzagitza, inkesten arabera %90eko onarpen maila zuen arren, hauteskundeetara aurkeztu ez zelako.

Erreferentziak

    Kanpo estekak


    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.