Ñuflo de Chaves
Ñuflo de Cháves (Trujillo, 1518 – Ipar Chaco, 1568) espainiar konkistatzailea izan zen. 1542. urtean Paraguaira iritsi zen Álvar Núñez Cabeza de Vacaren espedizioarekin. Bi urte geroago, Río de la Plata probintziaren gobernadore izateko Domingo Martínez de Irala eta Cabeza de Vacaren arteko gatazka hasi zenean, Cháves Iralaren alde azaldu zen. Harek aginpidea lortu zuen, eta 1547an Cháves iparraldera joan zen, zilar bila, gobernadore berriaren laguntzaz. Hurrengo urtean, Iralak Pedro de la Gascari laguntza eskaini zion Limako istiluetan Pizarroren aurka borrokatzeko. Cháves joan zen lau espainiar eta ehun indiarrekin, baina Limara iritsi zirenean, Pizarro hila zen. Chávesek Iralarentzat eskatu zuen gobernadore-izendapena, baina Gascak ez zuen onartu, eta Diego de Sanabriari eman zion aginpidea. 1558an, Irala hil ondoren, Cháves iparraldeko lurraldeetara joan zen Mendoza gobernadorearen aginduz, Xaraye mendietan hiri bat sortzera. 158 espainiar eta 23 itsasontzi hartu zituen horretarako, baina bere benetako asmoa gobernazio burujabea sortzea zen. 1559an Nueva Asunción sortu zuen, Guapai ibaiaren ertzean, baina laster hasi ziren lurraldea kolonizatzeko eskubideak zirela-eta tirabirak Andés Manso eta Chávesen artean. Arazo hura konpontzeko Cháves Limara joan zen. Han erregeordeak bere seme García de Mendoza lurralde hartako gobernadore izendatu zuen, eta Cháves berriz gobernadoreordeko. 1561. urtean, Guapai aldera itzuli zenean, Santa Cruz de la Sierra sortu zuen Chiquitos mendietan. Indiarrek hil zuten Asunciónerako bidean. [1]
Ñuflo de Chaves | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santa Cruz de la Sierra, 1518 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bolivia, 1568ko urriaren 5a (49/50 urte) |
Familia | |
Aita | Álvaro Rodríguez de Escobar "el viejo" |
Ezkontidea(k) | Elvira de Mendoza (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Extremadurako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Atlas de los exploradores españoles. GeoPlaneta 2009 ISBN 9788408086833. PMC 556943554. (Noiz kontsultatua: 2018-12-01).