Ñeembucúko departamendua
Ñeembucu (gaztelaniaz ahoskatu, ɲembuˈku; guaranieraz: Ñe'ẽmbuku) Paraguaiko hego-ekialdeko departamendua da. 12.147 km2 ditu eta 84.268 biztanle (2013). Departamenduaren hiriburua Pilar da
Ñeembucúko departamendua | ||
---|---|---|
Paraguai | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Paraguai | |
ISO 3166-2 | PY-12 | |
Hiriburua | Pilar | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 26°40′S 57°55′W | |
Azalera | 12.147 km² | |
Mugakideak | Erdialdeko departamendua, Paraguaríko departamendua, Misionesko departamendua, Corrientes probintzia, Chaco probintzia eta Formosa probintzia | |
Demografia | ||
Biztanleria | 85.749 (2022) | |
Dentsitatea | 7,06 bizt/km² | |
Ordu eremua | UTC−04:00 |
Geografia
Paraguai ibaiak inguratzen du mendebaletik eta Parana ibaiak hegoaldetik, Argentinarekin muga eginez. Horren ibai handiez inguraturik dagoela, eta Paraguai ibaiaren Tebicuary ibaiaren emariaz, lurralde zingiratsua eta askotan ibai horien uholdeen mende geratzen dena bihurtu dute Ñeembucu. Komunikazioak nekez egiten dira, ibai bidez gehienak.
Banaketa administratiboa
Departamendua gaur egun 16 barrutitan banatuta dago:
Barrutia | Biztanleria (2002)[1] |
---|---|
Alberdi | 7 283 |
Cerrito | 4 647 |
Desmochados | 1 613 |
General José Eduvigis Díaz | 3 642 |
Guazú Cuá | 1 928 |
Humaitá | 2 888 |
Isla Umbú | 2 784 |
Laureles | 3 241 |
Mayor José J. Martínez | 3 904 |
Paso de Patria | 1 708 |
Pilar | 27 980 |
San Juan Bautista del Ñeembucú | 5 185 |
Tacuaras | 3 280 |
Villa Franca | 1 920 |
Villa Oliva | 3 254 |
Villalbín | 2 091 |
Ekonomia
Abere hazkuntza (behi azienda batez ere), nekazaritza (arroza, fruitu garratzak, azukre kanabera, kotoia) eta baso ustiakuntza dira ekonomia jarduera nagusiak.
Osasuna
1990/1992[2] | 2000/2001[2] | 2010[3] | |
---|---|---|---|
Guztira | 59,69 | 63,67 | 69,90 |
Gizonak | 53,45 | 58,67 | 61,69 |
Emakumeak | 66,81 | 68,94 | 72,67 |
Erreferentziak
- DGEEC. Proyección de la población por sexo y edad, según distrito. Revisión 2015. (Noiz kontsultatua: 2017ko urriaren 9an).
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-07-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.