Étienne Decroux
Étienne Decroux (Paris, 1898ko uztailaren 19a - Boulogne-Billancourt, 1991ko martxoaren 12a) frantses mimoa izan zen.
Étienne Decroux | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Parisko 17. barrutia, 1898ko uztailaren 19a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Boulogne-Billancourt, 1991ko martxoaren 12a (92 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | Mimoa, koreografoa, antzerki aktorea, zinema aktorea eta aktorea |
Biografia
Keinuen bidezko antzezpenaren sortzailea, izaditik hartutako mugimenduak antzeratzen zituena, hitza, musika eta bestelako apaingarriak baztertuta. 1940an Gorputz Mimikarako Eskola sortu zuen Parisen, eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren, mimikako lantegiak antolatu zituen Europan eta New Yorken. Haren ikasle ezagunenak, Marcel Marceauk, Decrouxen teorietan oinarritu zuen bere mimika-lana. Beste ikasle batek, Jean-Louis Barrault zinema antzezle eta zuzendariak, Les Enfants du paradis (1945, Paradisuko haurrak) filmaren bidez omendu zuen bere maisua eta artea.
Filmografia
- 1932 : L'affaire est dans le sac, Pierre Prévert
- 1934 : L'Atalante, Jean Vigo
- 1935 : Crime et Châtiment, Pierre Chenal
- 1935 : Le commissaire est bon enfant, Jacques Becker eta Pierre Prévert
- 1937 : L'Affaire Lafarge, Pierre Chenal
- 1938 : Belle étoile, Jacques de Baroncelli
- 1939 : L'Or du Cristobal, Jean Stelli
- 1939 : Macao, l'enfer du jeu, Jean Delannoy
- 1939 : Le Dernier Tournant, Pierre Chenal
- 1943 : Adieu Léonard, Pierre Prévert
- 1943 : L'Escalier sans fin, Georges Lacombe
- 1943 : Le Voyageur sans bagages, Jean Anouilh
- 1945 : Les enfants du paradis, Marcel Carné
- 1943 : Le Corbeau, Henri-Georges Clouzot
- 1946 : Messieurs Ludovic, Jean-Paul Le Chanois
- 1947 : Clochemerle, Pierre Chenal
- 1947 : Capitaine Blomet, Andrée Feix
- 1949 : Occupe-toi d'Amélie, Claude Autant-Lara
- 1949 : Les Petites Annonces matrimoniales, Claude Barma
- 1952 : La Bergère et le Ramoneur, Paul Grimault (ahotsa)
- 1957 : Comme un cheveu sur la soupe, Maurice Régamey
- 1968 : Les Compagnons de Baal, Pierre Prévert
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.