Étienne Constantin de Gerlache
Étienne Constantin de Gerlache baroia (Bertrix, 1785eko abenduaren 26a – Ixelles, 1871ko otsailaren 10a) belgikar abokatu, historialari eta politikaria izan zen. Belgikako lehen ministroa izan zen 1831ko otsailetik martxora.
Parisen zuzenbidea ikasi zuen eta han abokatu lana egin zuen Liejan bizitzen jarri aurretik, Herbehereetako Erresuma aldarrikatu zenean. 1830eko Belgikako Iraultzaren ondoren, zenbait kargu izan zituen behin-behineko gobernuan. Kongresuko presidente izan zen eta Leopoldo I.a Belgikakoa belgikarren errege izatera gonbidatzeko mozioa bultzatu zuen. 1831n lehen ministro izan zen eta 1832an Ordezkarien Ganberako buru. 35 urtez Apelazio Gortea zuzendu zuen. Malinasko biltzar katolikoetako buru izan zen 1862tik 1867ra.
Historialari gisa, iholandarren aurkako eta katolikoen aldeko joerak nabarmendu ziren.
Lanak
- Histoire des Pays-Bas depuis 1814 jusqu'en 1830 (Brusela, 2 liburuki, 1839)
- Histoire de Liège, Brusela, 1843)
- Études sur Salluste et sur quelques-uns des principaux historiens de l'antiquité (Brusela, 1847)
- Essai sur le mouvement des partis en Belgique (Brusela, 1852)
Kanpo estekak