Émile Waldteufel
Charles Émile Lévy, Émile Waldteufel gisa ezagunagoa, (Estrasburgo, 1837ko abenduaren 9–Paris, 1915eko otsailaren 12), musikagile frantziarra izan zen. Musika kultua egin zuen, esaterako pianorako lanak (polkak eta balsak) baina baita herri musika ere.
Émile Waldteufel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Émile Lévy |
Jaiotza | Estrasburgo, 1837ko abenduaren 9a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1915eko otsailaren 12a (77 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Waldteufel (en) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, musikagilea, piano-jotzailea eta musikologoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | musika klasikoa |
Genero artistikoa | erromantizismoa |
Musika instrumentua | pianoa |
|
Biografia
Waldteufel (alemanez: "basoko deabrua") Alsazian jaio zen, musikari juduen familia batean. Bere aitak, Louisek, orkestra zuen, eta bere anaia Léon oso musikari maitatua zen. Léon Parisko Kontserbatorioan biolin ikasle gisa sartu zenean, familia osoa hara joan zen bizitzera. Parisen Émile bizitza osoa igaroko zuen.
Pianoa Parisko Kontserbatorioan ikasi zuen 1853tik 1857ra. Bere ikaskideen artean Jules Massenet eta Georges Bizet, opera konpositore ospetsuak, izan ziren. Denbora horretan, aitaren orkestra ospetsuenetarikoa bihurtu zen eta ekitaldi garrantzitsuetara joaten zen maiz.
28 urte zituela, Eugenia de Montijo enperadorearen gortean Émile pianista bilakatu zen. Frantziako eta Prusiako Gerrak Frantziako Bigarren Inperioa desegin ondoren, orkestra Eliseo jauregiaren presidentetza aretoetan aritu zen; une honetan 40 urte zituen eta Frantziako goi gizarteko kide gutxi batzuek baino ez zuten ezagutzen Émile.
1874ko urrian Waldteufel-ek kontzertua eman zuen Galesko printze eta Erresuma Batuko etorkizuneko erregea izango zen Eduardoren aurrean. Printzea bere "Manolo" balsak liluratu zuen, eta hori nahikoa izan zen Waldteufelen musika Britainia Handian ezagutzera emateko.
1915ean Émile Waldteufel, 77 urterekin, Parisen hil. Urte bat lehenago, 1914an, bere emaztea, Célestine Dufau abeslaria, hila zen ere bai. Bi seme eta alaba izan zituzten. Musikagilearen gorpuzkinak Parisko Père Lachaise hilerrian lurperatu zituzten.
Lan nagusiak
Askotan, pieza hauek oinarritzat hartuta, beste lanak sortu dira Europa osoan.
- Acclamations, bals
- Amour et Printemps, bals
- Bien aimés, bals
- Bella bocca ou Bonne bouche, polka
- Dans les nuages
- Dolorès
- Doux poème
- España, bals
- Estudiantina
- L'Esprit français, polka
- Les Patineurs, bals
- Les sirènes
- Les Sourires, Béatrice de Rothschildi eskainita.
- Les Violettes
- Madeleine, Castellane familiari eskainita
- Manolo
- Minuit, polka
- Myosotis
- Pomone, bals
- Prestissimo, galop
- Retour du printemps, polka
- Sentiers fleuris
- Sérénade des Étudiants, bals
- Soir d'Amour
- Sous la voûte étoilée
- Toujours ou jamais
- Très jolie, bals