Emile Verhaeren
Emile Verhaeren (Sint-Amands, Belgika, 1855eko maiatzaren 21a - Rouen, Frantzia, 1916ko azaroaren 27a) belgikar poeta izan zen. Lovainako unibertsitatean zuzenbide-ikasketak egin ondoren, belgikar literaturgintzan berrikuntzaren alde ahalegindu zen.
Emile Verhaeren | |||
---|---|---|---|
1908 - 1915 - Charles Ducal → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Émile Adolphe Gustave Verhaeren | ||
Jaiotza | Sint-Amands, 1855eko maiatzaren 21a | ||
Herrialdea | Belgika | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Rouen, 1916ko azaroaren 27a (61 urte) | ||
Hobiratze lekua | tomb of Emile Verhaeren and Marthe Verhaeren (en) Sint-Amands | ||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: tren istripua | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Marthe Massin | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lovainako Unibertsitate Katolikoa Old University of Leuven (en) Sint-Barbaracollege (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, poeta eta antzerkigilea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Cercle Artistique et Littéraire (en) | ||
Lehen poesia-bildumetan Belgikako ohiturak islatu zituen maisutasun handiz: Les Flamandes (1883, Flandestarrak), Les Moines (1886, Fraideak) eta Les Flambeaux noirs (1890, Lastargi beltzak). Gizarte-maila ezberdinen arteko berdintasuna aldarrikatu zuen: Les Villages illusoires (1895, Ametsezko herriak), Les forces tumultueuses (1902, Indar zalapartatsuak), Toute la Flandre (1904-1911, Flandes osoa).
Antzerki-obrak idatzi zituen bestalde: Aubes (1898, Goizaldeak) eta Philippe II (1901, Filipe II.a).
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.