Émile Roux
Pierre Paul Émile Roux (Confolens, 1853ko abenduaren 17a - Paris, 1933ko azaroaren 3a) frantziar sendagilea izan zen. Pasteurren laguntzaile izan zen. Bakteriologiaren aurrerapenerako oinarrizko ikerlanak egin zituen. Kolera gaitza oiloekin aztertu ondoren, amorrua ikertu zuen. Difteria-toxina aurkitu zuen 1889an, eta lehen osagilea izan zen gaitza seroterapiaren bidez sendatzeko ahaleginak egin zituena (1894). Pasteur Institutuko zuzendariordea izan zen 1896tik aurrera, 1904an zuzendari izendatu zuten arte.
Émile Roux | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pierre Paul Émile Roux |
Jaiotza | Confolens, 1853ko abenduaren 17a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1933ko azaroaren 3a (79 urte) |
Hobiratze lekua | Pasteur Institutua |
Hezkuntza | |
Tesi zuzendaria | Louis Pasteur |
Doktorego ikaslea(k) | Ernest Duchesne (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Louis Pasteur |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | bakteriologoa, immunologoa, argazkilaria eta medikua |
Lantokia(k) | Paris |
Enplegatzailea(k) | Parisko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Louis Pasteur |
Kidetza | Royal Society Académie des sciences, belles-lettres et arts de Clermont-Ferrand (en) Suediako Zientzien Errege Akademia Frantziako Zientzien Akademia Academy of Agriculture of France (en) Académie Nationale de Médecine (en) Zientzien Errusiar Akademia Belgikako Medikuntzako Errege Akademia |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.