Émile Lévy

Émile Lévy (Paris, 1826ko abuztuaren 29a - Paris, 1890eko abuztuaren 4a) margolari eta ilustratzaile frantziarra. Estilo aldetik Akademizismo barruan kokatu behar dugu.

Émile Lévy

Bizitza
JaiotzaParis, 1826ko abuztuaren 29a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 1890eko abuztuaren 4a (63 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Céline Joséphine Bidard de La Noë
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
French Academy in Rome (en) Itzuli
(1855 - 1857)
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaAkademizismoa
Genero artistikoagenero-margolana

Biografia

François-Édouard Picot eta Abel de Pujol margolarien ikaslea izan zen. Parisko Arte Ederren Eskolan ikasi zuen. Erroma Saria 1854an irabazi zuen, Abraham lavant les pieds aux trois anges margolanarekin. Sari horri esker 1855tik 1857ra Erromako Villa Medicin egoteko aukera izan zuen. Italiatik bueltan, Parisen bizi izan zen. Han, batez ere, erretratuak margotu zituen. 1867ko ekainaren 29an, Ohorezko Legioaren zalduna izendatu zuten. 1878an Parisko Saloian lehen mailako domina eskuratu zuen.

Iruditegia

Erreferentziak

    Kanpo loturak

    Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Émile Lévy Aldatu lotura Wikidatan
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.