Émile Faguet
Émile Faguet (La Roche-sur-Yon, 1847ko abenduaren 17a – Paris, 1916ko ekainaren 7a) idazlea, saiakeragile eta literatura kritikari frantziarra izan zen.
Émile Faguet | |||
---|---|---|---|
1900eko otsailaren 15a - 1916ko ekainaren 7a ← Victor Cherbuliez (en) - Georges Clemenceau → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | La Roche-sur-Yon, 1847ko abenduaren 17a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Paris eta Parisko 5. barrutia, 1916ko ekainaren 7a (68 urte) | ||
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lycée Charlemagne (en) École normale supérieure | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | literatura-kritikaria, antzerki-kritikaria, kazetaria, unibertsitateko irakaslea, kritikaria eta idazlea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Frantses Akademia Ligue de la Patrie Française (en) | ||
Biografia
Víctor Faguet literatura irakaslearen semea izan zen. Émile Faguet Poitierseko eskola publikoan lehendabizi, ondoren Pariseko Lycée Janson de Sailly eta Lycée Charlemagne. Unibertsitate ikasketak École Normale Supérieuren egin zituen. Literatura ikasi zuen eta dotore maila lortu zuen. Bigarren hezkuntzako ikastetxeetan lan egin zuen: Poitiers, La Rochelle, Burdeos,Moulins, Clermont-Ferrand eta, azkenik, Paris. 1896an Sorbonan sartu zen, lehendabizi irakasle asoziatua bezala. 1897an Poesia frantziarra"ren katedra eskuratu zuen. Bere lan nagusia literatura kritikan eta Frantziako literaturaren historian zentratu zen. Egunkari askotan idatzi zuen, batez ere Journal des Débats egunkarian. Politikan ere aritu zen, Ligue de la patrie française erakunde nazionalistan esaterako; erakunde hori Dreyfus afera zela eta, Dreyfuasaren aurkako jarrera erakutsi zuen. 1903an Frantziako Akademian sartu zen.
Obra
- La Tragédie française au XVI siècle (1883)
- Corneille (1885)
- La Fontaine (1889)
- Politiques et moralistes du XIX siècle (1891)
- Voltaire (1894)
- Flaubert (1899)
- Le Libéralisme (1903)
- Émile Zola. Paris 1903.
- Simplification simple de l’orthographe (1905)
- Pour qu’on lise Platon (1905)
- L’anticléricalisme. Paris (1906)
- Le pacifisme (1908)
- Vie de Jean-Jacques Rousseau. Paris (1911)
- L’Art de lire (1912)
- Le culte de l'incompétence (1912)
Erreferentziak
Kanpo loturak
- (Frantsesez):Académie Françaisen biografia laburra.
- (Frantsesez):Fagueten lanak Gutenberg proiektuan.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Émile Faguet |