Élisabeth Rétiffe
Élisabeth Rétiffe (Vézelise, Meurthe eta Mosela, 1834ko urtarrilaren 9a – Saint-Laurent-du-Maroniko barrutia, Guyana Frantsesa, 1882ko otsailaren 24a) kartoi-fabrikatzailea zen, militante sozialista, anbulancière (kanpaina-ospitaleko erizaina) eta communarde (Parisko Komunan parte hartu zuen emakumea) frantsesa.
Élisabeth Rétiffe | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Vézelise, 1834ko urtarrilaren 9a |
Bizilekua | Paris |
Heriotza | Saint-Laurent-du-Maroni, 1882ko otsailaren 24a (48 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | Communarda |
Heriotza-zigorra ezarri zioten Parisko Komunan izan zuen esku-hartzeagatik, baina geroago pena kommutatu eta bortxazko lanengatik trukatu zioten. Guyanara bidali zuten zigor berria betetzera.
Biografia
Rose Rétif, Élisabeth Rétiffe izenaz ezaguna, 1834ko urtarrilaren 9an jaio zen Meurtheko Vézelisen.[1][2]
«Cartonnière» zen, hau da, kartoi-fabrikatzailea.[2] Lanbide horrek bizitzeko nahikorik ematen ez zionez, Parisko hiriak behartsuei ematen zizkien laguntzetara jo zuen.[2] Arazoak izan zituen bere izaera sutsuaren ondorioz: 1853an emakume bat kolpeka zauritzeagatik kondenatu zuten, eta 1855ean aginteari men ez egiteagatik.[1][2]
Élisabeth Rétiffe ezaguna izan zen bere konpromiso sozialista eta internazionalistagatik.[3]
1871n Parisko Komunaren matxinada gertatu zenean, ambulancière (kanpaina-ospitaleko erizaina) lanetan hasi zen. Aurrerago adieraziko zuen Communardei ez ezik, haren beharra zuten Versailles-eko gobernuaren soldaduei ere lagundu ziela.[1][2]
.jpg.webp)
Lekukoek adierazi zuten 1871ko maiatzean Élisabeth Rétiffe ikusi zutela Bellevilleko Communarden tropen artean, zapi gorria jantzita eta fusila soinean gurutzatuta zeramala.[1] Pétroleuse izatea ere leporatu zioten, hau da, suteak eragiten omen zituzten emakumeetako bat. Bera izan zen kargu horregatik epaitu zituzten bost emakumeetako bat.[4]
Rétiffek ukatu egin zituen egozten zizkioten akusazioak, baina laugarren gerra-kontseiluak heriotzara kondenatu zuen 1871ko irailaren 4an.[1][5] Zigorra 1871ko azaroaren 27an kommutatu eta bortxazko lanengatik trukatu zioten. Cayenne-ra (Guyana) erbesteratu zuten.[1][2]
Guayanan Jean Berthonier, beste kondenatu bat, ezagutu zuen, eta harekin ezkondu zen 1878an.[1] 1880ko uztailaren 10ean askatu zuten, baina Guayanan geratzea erabaki zuen.[1] Han hil zen 1882ko otsailaren 24an, Saint-Laurent-du-Maronin.[1]
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Élisabeth Rétiffe» artikulutik itzulia izan da, 2022-07-04 data duen 196684691 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-07-04 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- (Frantsesez) RÉTIFFE Élisabeth [RÉTIF Rose, dite. ] Maitron/Editions de l'Atelier 2020-06-30 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
- Édith Thomas, 1980. 195, 196 eta 203. or.
- (Frantsesez) Mailhé, Germaine. (1994). Déportations en Nouvelle-Calédonie des communards et des révoltés de la Grande Kabylie (1872 à 1876). L'Harmattan ISBN 978-2-7384-2796-0. (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
- (Frantsesez) Sidonie, Verhaeghe. (2021). «Une communarde comme les autres ?» le1hebdo.fr (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
- Édith Thomas, 1980. 203. or.
Bibliografia
- (Frantsesez) RÉTIFFE Élisabeth [RÉTIF Rose, dite. ] LE MAITRON. Dictionnaire biographique. 2009ko uztaila - 2020ko ekaina (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
- (Frantsesez) Édith Thomas. (1980). Les Pétroleuses. Gallimard, 195, 196, 203 or..
- (Frantsesez) Rougerie, Jacques. (1964). Procès des Communards. Gallimard, 116 or..
- Cordillot, Michel (zuz.). (2021). La Commune de Paris 1871. L'événement, les acteurs, les lieux.. Ivry-sur-Seine: Les Éditions de l'Atelier.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Beloki Resa, Elena. (2021) Parisko Komuna: emakumeen hitza eta ekintza argitara. ERRIA (Erreportajeak).
- 150 urte Parisko komunaz: Mugarria historian eta ezkerraren erreferentea. (2020) EITB podcastak. Erreportajeak.
- Kellner, Manuel (2021) Hace 150 años. Las mujeres en la Comuna de París. Rebelión. Feminismos,
- LES FEMMES DE LA COMMUNE DE PARIS / 150 éme ANNIVERSAIRE / TEXTES DE LOUISE MICHEL, JULES JOUY et EUGENE POTTIER / Chantés par Pauline Floury & Séverin Valière
- Michèle Gard. LES FEMMES DANS LA COMMUNE. Ciné-archives. Fonds audiovisuel du PCF. Mouvemente ouvrier et democratique.