Élie Lambert
Élie Lambert (Baiona, 1888ko apirilaren 10a - Paris, 1961eko apirilaren 24a) lapurtar arte-historialaria izan zen.
Élie Lambert | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1888ko apirilaren 10a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 1961eko apirilaren 24a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arte-historialaria eta arkeologoa |
Kidetza | Académie des Inscriptions et Belles-Lettres |
Artearen Historia ikasi zuen Parisko Sorbonan, eta Madrilen osatu zituen ikasketak, Espainiako historiografia goreneko mailan zegoen garaian. Arteko irakasle izan zen gero Madrilen, Caenen eta Sorbonan. Espainiako Erdi Aroko arte kristaua nahiz musulmana ikertu zituen, eta ikerketa horien ondorioz El arte gótico en España en los siglos XII y XIII (1931, Arte gotikoa Espainian XII eta XIII. mendeetan) liburua argitaratu zuen, Espainiako garai horretako artearen historiari buruzko lanik garrantzitsuenetako bat. Lamberten lan ugariren artean aipagarrienak dira: Le style gotique (1943, Estilo gotikoa); L´art en Espagne en au Portugal (1945, Artea Espainian eta Portugalen); La catedral de Pamplona (1951, Iruñeko katedrala); Art musulman et art chrétien dans la Peninsule Ibérique (1958, Arte musulmana eta arte kristaua Iberiar Penintsulan); Le pèlegrinage de Compostelle: études d´histoire médiévale (1959, Compostelako erromesaldia: Erdi Aroko historiari buruzko ikerketak); L´art musulman d´Occident des origines a la fin du XVe siécle (1966, Mendebaldeko arte musulmana hastapenetatik XV. mendearen amaiera arte).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.