Édouard Stephan
Édouard Jean-Marie Stephan (Niort, 1837ko abuztuaren 31-Marseilla, 1923ko abenduaren 31) frantziar astronomo bat izan zen.
Édouard Stephan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Niort, 1837ko abuztuaren 31 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Marseilla, 1923ko abenduaren 31 (86 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | École normale supérieure |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa |
Enplegatzailea(k) | Marseillako Behatokia |
Parisko École normale supérieure institututik[1] (non matematikan lizentziatu zen) igaro ondoren, 1866an Urbain Le Verrierrek Marseillako Behatokiko zuzendari izendatu zuen. Kargua 1907ra arte beteko zuen.
1868an, Georges Rayetekin batera, Siamgo Erresuman eguzki-eklipse bat ikusteko espedizio bat zuzendu zuen. Eguzki hodien espektroa behatuz, ordura arte ezezaguna zen igorpen lerro bat aurkitu zuen, Stephanek, lasto kolore horikoa bezala deskribatuko duena. 17 urte beranduago elementu kimiko ezezaguna helio bezala bataiatuko dute eta Lurrean isolatuko dute.
Erreferentziak
- Stephen, E.. (1924). «Discours prononcé aux obsèques, le 2 Janvier 1924 par M. Jean Bosler, Directeur de l'Observatoire de Marseille» Journal des Observateurs 7: 9-10..
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.