Édouard Séguin
Édouard Séguin (Clamecy, Nièvre, Frantzia, 1812ko urtarrilaren 20a - New York, AEB, 1880ko urriaren 28a) frantses psikiatra izan zen.
Édouard Séguin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Clamecy, 1812ko urtarrilaren 20a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | New York, 1880ko urriaren 28a (68 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Saint-Louis New York University School of Medicine (en) |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, psikiatra, fisiologoa eta special education teacher (en) |
Adimen urrikoen hezkuntzarako metodo berriak asmatu zituen.
Biografia
Fisikari-familia batean sortu zen eta psikologia-ikasketak egin zituen Parisen. 1839an eskola bat zabaldu zuen adimen urrikoentzat. Urte hartan bertan aditzera eman zuen adimen urrikoen gaitzek pertsona horiek jaio aurretik, jaiotzerakoan eta jaio ondoren pairatutako desegokikeria dituztela iturburu. Pertsona horiek gizarteratzeko programa bat jarri zuen abian eskola haren bidez, eta haren irakatsiak Europan barrena zabaldu ziren ondorengo urteetan.
1846an Traitement Moral, hygiene et éducation des idiots (Idioten trataera morala, higienea eta heziketa) liburua idatzi zuen, eta berehala jaso zuen psikologo ezagun guztien onespena.
1851. urtean Estatu Batuetara joan zen, Frantziako politika egoera hartan gustura ez zegoelako, eta 1854tik aurrera adimen urrikoentzako eskola batzuk antolatu zituen New Yorken.
1866an argitaratu zuen bere bigarren liburua, Idiocy and its Treatment by the Psychological Method (Idiozia eta haren tratamendua psikologia metodoen bitartez).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |