Çatal Höyük
Çatal Höyük[1] arkeologia-aztarnategia da, Konyako lautadan (Turkian) dagoena. Bertan egin diren lanek argi erakutsi dute Çatal Höyük Neolitoko hiria izan zela, ustez lehenbizikoa. Arkeologiaren aldetik, hamar maila bereizten dira. Berez hiria zaharragoa bada ere, karbono-14rekin egin diren frogen arabera, badirudi K.a. 6500 urtetik K.a. 5600 urtera izan zuela Çatal Höyükek garrantzirik handiena. Hiriko harresiak dantzako eta ehizako irudiak ditu margotuta apaingarri gisa; aipatzekoa da han agertzen den zezen handia. Aurkitu diren ontziak eta zeramikak biribil antzekoak dira, alboetan heldulekuak dituztenak, kolore bakarrekoak eta apaingarririk gabeak. Emakumezkoen irudi txiki ugari agertu dira, harriz eta buztinez eginak gehienak, eta badirudi eskultura horiek emankortasunaren gurtzarekin zerikusirik badutela (ama-jainkosa). Ehun-hondakinak ere aurkitu dira. Dena dela, aztarna ezagunenak eta berezienak hiriko hormetan margotuta dauden zezen-buruak dira, eta baita lurrean sartuta aurkitu diren adar-ilarak ere.
Çatal Höyük | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Konya probintzia |
Koordenatuak | 37°40′03″N 32°49′42″E |
Historia eta erabilera | |
Indusketa arkeologikoa | 1961 |
Indusketa arkeologikoa | 1962 |
Indusketa arkeologikoa | 1963 |
Indusketa arkeologikoa | 1965 |
Suntsipena | K.a. 5700 |
Arkitektura | |
Azalera | 110,74 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (iii) eta (iv) |
Erreferentzia | 1405 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | 2012 (XXXVI. bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Zeramikagintza eta obsidianazko tresnak egitea gorantz zihoazen industriak ziren: Anatoliako urrutiko guneekin harreman komertzialak izatea ahalbidetzen zien horrek, eta trukean, Mediterraneoko maskorrak eta Siriako silexa lortzen zituzten. Zura eta kobrea ere lantzen zituzten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.