Ça plane pour moi
Ça plane pour moi (frantsesez literalki Irristaka datorkit, herri hizkerako esanahia Dena ongi datorkit) 1977ko Plastic Bertrand belgikar abeslariaren punk abesti bat da. Urte bereko Pogo Pogo diskoaren barnean argitaratu zuen.
Ça plane pour moi | |
---|---|
Plastic Bertranden, Nouvelle Vagueren eta Leila K (en) ![]() | |
Egilea(k) | Plastic Bertrand, Nouvelle Vague eta Leila K (en) ![]() |
Argitaratze-data | 1977 |
Izenburua | Ça plane pour moi |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-musika |
Hizkuntza | frantsesa |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | baliorik ez |
Hitzak | Yves Lacomblez |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Lou Deprijck |
Estreinatu eta berehala sekulako arrakasta izan zuen abestia izan zen, ez frantses hiztun herrialdeetan bakarrik (Belgika, Frantzia edo Suitza), baita Europako gainontzeko herrialdeetan ere, esate baterako, Alemania, Austria, Suedia, Herbehereak, Irlanda edota Europatik kanpo Australia eta Zeelanda Berrian.
Hitzak nork idatzi zituen inguruko eztabaida badago, nahiz eta kredituetan sortzaile gisa Plastic Bertrand agertu izan, Yvan Lacomblez belgikar musikagileak berak idatzi zituen ziurtatzen baitu, eta berez, 1977ko Elton Motello ingeles punk musika taldearen Jet Boy, Jet Girl abestiaren egokitzapena dela.