Ángeles Huerta

Ángeles Huerta González (Gijón, 1974) zinema-zuzendari eta gidoilari ezaguna da Esquece Monelos dokumentalean egindako lanagatik.[1][2] Galizian bizi da 2002tik.[3]

Ángeles Huerta
Bizitza
JaiotzaGijón, 1974 (49/50 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaOviedoko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaliziera
gaztelania
asturiera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
Lan nabarmenak
IMDB: nm6642955 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Literatura Konparatuan doktorea da, Oviedoko Unibertsitatean. Zinema-zuzendaritza ikasi zuen Londresko Met Film School-en, eta Normal people eta The Fetch film laburren filmazioan parte hartu zuen.[1] Canneseko Zinemaldiko Short Film Corner-en hautatu zuten.[4]

Esquece Monelos filmarekin estreinatu zen film luzeen zuzendari gisa. 2017an Galiziako dokumental sarituena izan zen.[5] 'Maestro Mateo' izeneko saria jaso zuen lanak, Dokumental Onenaren, Argazki Zuzendaritza Onenaren (Jaime Pérez) eta Muntaketa Onenaren (Sandra Sánchez) kategorietan.[6] Documentamadrid lehiaketako epaimahaiaren aipamen berezia ere lortu zuen.[7] 2016ko Feroz Sarietan ere finalista izan zen, Dokumental Onenaren kategorian.[8]

Haren proiektu berria fikziozko film luze bat da, O corpo aberto izenekoa.[9] Lobosandaus kontakizunean oinarritutako beldurrezko filma da, Xosé Luis Méndez Ferrínek argitaratutako Arraianos ipuin-liburuan agertzen dena.[10][11] Filma 2022ko udazkenean estreinatzea aurreikusten da.[12]  Sandra Sánchezen La Nadadoraren gidoian ere egiten du lan.[13]

Lanak

Film laburrak

  • Corredor (2009)
  • Io ti ailoviu (amore ossoleto) (2011)
  • Normal People (a smartphone tragedy) (2013)
  • Roma è troppo lontana (2013)
  • The Fetch (2014)
  • Próxima estación, San Sadurniño (2017)
  • A nena azul (2018). Co-guionista.

Film luzeak

  • Esquece Monelos (2017)
  • O corpo aberto (2022)

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.