Ángela Sevilla
Ángela Sevilla Carrasco (Sestao, Bizkaia, 1964) bizkaitar politikari eta feminista da.
Ángela Sevilla | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ángela Sevilla Carrasco |
Jaiotza | Sestao, 1964 (59/60 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Sestao |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Isidoro Temprano |
Jarduerak | |
Jarduerak | administrari laguntzailea eta politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Podemos Euskadi |
Bizitza
Sestaon jaio zen. Auxiliar administratiboko ikasketak egin zituen.[1] Eskola-eremuan lan egiten du. Mugimendu sozialekin eta mugimendu feministarekin elkarlanean ibilia da.[2]
Ibilbide politikoa
Podemos alderdiko kide izan da hasieratik, 2014. urtearen ingurutik. Sestaoko udalerrian Podemos alderdiaren hasierako sorreran lagundu zuen, "Bai Ahal Da-Sí Se Puede (Sestao)" (BAD-SSP) hautesle-elkartea sortzen lagunduz, beste kide batzuekin batera, hala nola, Inma Arias, Richar Vaquero, Soraya Pereira, Montserrat Roca edota Isidoro Temprano.[2] Gaur egun, Podemos alderdiaren kide da, eta Podemos Ahal Dugu Sestao alderdiaren kide[3].[2]
2015eko udal hauteskundeetan Bai Ahal Da-Sí Se Puede (Sestao) hautesle-taldearen zerrendetan joan zen, zinegotzirako hautagai moduan, Soraya Pereira zerrendaburu eta alkategai izanik.[4]
2019eko udal hauteskundeetan, zinegotzirako hautagaia izan zen berriro ere, Podemos-IU-Equo Sestao koalizioaren partez, Soraya Pereira zerrendaburu eta alkategai izanik.[5][6][7]
Bizitza pertsonala
Sestaon bizi da. Isidoro Tempranorekin ezkonduta dago. Bi seme-alaba ditu.
Feminista da. Horrez gain, emakumeen aurkako indarkeriaren arloko legediaren defendatzaile sutsua ere bada, eta baita 'Soilik bai da bai' legearen defendatzailea ere, Irene Monterok bultzatutako legea.
Hauteskundeak
Hauteskundeak | Hautagaitza | Barrutia | Postua | Emaitza | Erreferentzia | |
---|---|---|---|---|---|---|
2015eko udal hauteskundeak | Bai Ahal Da - Sí Se Puede Sestao (BAD-SSP Sestao) | Sestao | 20.a (21etik) | Ez hautetsia | [4] | |
2019eko udal hauteskundeak | Podemos-IU-Equo Sestao | Sestao | 11.a (21etik) | Ez hautetsia | [5][6] | |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Ahal Dugu, Podemos Euskadi. (2019). Ángela Sevilla Carrasco. Elecciones Primarias 2019. Candidaturas a Elecciones Municipales 2019. Podemos Euskadi.. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-05-16).
- (Gaztelaniaz) Ahal Dugu, Podemos Euskadi. (2024). Ángela Sevilla Carrasco. Elecciones Primarias 2024. Candidaturas a Elecciones al Parlamento Vasco 2024. Podemos Euskadi.. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-01-30).
- Podemos 2019. Elecciones a la Secretaría General de Sestao.. .
- BOB. BAO. 2015eko udal eta foru hauteskundeak.. .
- BOB. BAO. 2019eko udal eta foru hauteskundeak. Hautagaiak.. .
- BOB. BAO. 2019eko udal eta foru hauteskundeak.. .
- (Gaztelaniaz) enSestao.com. «Soraya Pereira, candidata de Podemos al Ayuntamiento de Sestao» enSestao.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-19).