Ángela Molina

Ángela Molina Tejedor (Madril, 1955eko urriaren 5a - ) Luis Buñuel edo Manuel Gutiérrez Aragón filmetan ospea lortu zuen espainiar aktorea da. Italian, Frantzian eta Latinoamerikan ere arrakasta izan zuen 100 bat filmetan parte hartu zuelarik eta David de Donatello italiar akademiako saria eta Donostiako Zinemaldiko Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zituen besteak beste.

Ángela Molina

(2020)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÁngela Molina Tejedor
JaiotzaMadril, 1955eko urriaren 5a (68 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaAntonio Molina
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, koreografoa eta dantzaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0596807 Allocine: 4124 Allmovie: p49915
Musicbrainz: 2d1dc2e9-d024-4ad3-af5b-1151814ba1d5 Discogs: 946963 Edit the value on Wikidata

Biografia

Ángela Molina Tejedor 1955eko urriaren 5ean jaio zen Madrilen.

Aita Antonio Molina abeslari eta aktore famatua izan zuen eta Paula, Miguel, Mónica eta Noel senideak ere interpretazio eta musika munduan dabiltza. Ángelaren alaba ere, Olivia Molina, aktorea da.

Bera baino 10 urte gazteagoa den Leo Blakstadekin ezkondua, Ángelak 47 urte zituenean izan zuen alaba gazteena: Maria.

Hervé Tirmarche argazkilari eta errealizadorearekin izandako harremanak 3 seme-alaba eman zizkion: Olivia (1980), Mateo (1982) eta Samuel (1987). Egun, Leo Blakstad kanadarrarekin ezkonduta dago eta beste bi seme-alaba izan ditu: Antonio (1995) eta María (2003).

« Mi hombre, mi ejemplo, la persona más respetuosa y libre que he conocido en mi vida. Y al mismo tiempo consagrado a mí. Consagrados el uno al otro."[1]  »

2012an, lehen iloba izan zuen, bere alaba Oliviak Sergio Mur aktorearekin izandakoa.

Hasierak

Ballet klasikoa, espainiar dantzak eta Arte Dramatikoa ikasi zituen RESADen. Zirkuan egin zuen lan Frantzian eta espainiar dantza klasikoko irakasle izan zen bere lehen filmean agertu baino lehen: No matarás (César F. Ardavín, 1974). 19 urte betetzear zituenez gero, zineman murgildu da bete-betean.

« Me siento identificada con la juventud inconformista. No quiero ni acordarme de mi primera etapa como actriz. En España no se ayuda suficientemente a la genie que empieza"[2]  »

Trantsizio garaian, ez zuen modan jarri zen destapean lan egin nahi izan eta kalitate eta konpromisoa biltzen zituen ekoizpenetara zuzendu zuen bere lana, askotan, gizarte, politika edo historiako gaiak ukituz[3].

1976an, ezezkoa eman zion Vicente Aranda zuzendariak proposaturiko Cambio de sexo filmeko protagonista izateko aukerari eta, horren ordez, Antoni Ribasen La ciutat cremada edo Jaime Caminoren Las largas vacaciones del 36 lanak egin zituen. Urtebete lehenago, azkenean Alicia Sánchezek interpretatuko zuen José Luis Borauren Furtivos filma ere proposatu zioten. Uko egin zion hari ere, baina 1979an, La Sabina filmean egingo zuten elkarrekin.

1977an, Luis Buñuelek Fernando Reyrekin bere Cet obscur objet du désir filmerako protagonista izatea eskaini zion. Lan honek finkatuko zuen bere izena nazioartean eta europar zinematografiarako ate ugari irekiko zizkion. Carole Bouquet aktore frantsesarekin elkarbanatu zuen papera eta bere pertsonaiak izaera misteriotsua agertuko zuen, itxura xume eta gozoaren azpian.

Arrakasta

1980ko hamarkadan, Ángela Molina pertsona ezaguna bilakatu zen pantaila handian, bai Espainian eta baita Frantzia eta Italian ere, Alemanian eta AEBetan ere sarrera izan zuelarik. Hizkuntza ezberdinak hitz egiten dituenez, maiz, ez dago ahotsa doblatu beharrik.

Gillo Pontecorvoren Operación Ogro, Jaime Chávarriren Bearn o La sala de las muñecas... Italiar telebistan La Bella Otero egingo zuen eta Jaime de Armiñán, Luigi Comencini, Ricardo Franco, Marco Bellocchio, Bigas Luna edo Lina Wertmüllerren aginduetara egingo zuen lan.

Manuel Gutiérrez Aragón kantabriarrarekin etorriko zitzaizkion aukera bikainak: Camada negra, El corazón del bosque, Demonios en el jardín edo La mitad del cielo. Hemen Ángelaren hitzak:

« Las películas que he hecho con él han marcado mi alma y mi forma de trabajar.[4]  »

1985ean, New Yorkeko Kritikaren sari handia jaso zuen eta, hurrengo urtean, italiar akademiak banatzen dituen David de Donatello saria jasotzen zuen lehenengo artista kanpotarra bilakatu zen[5].

1986an, La mitad del cielo filmak Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra eman zion Donostiako Zinemaldian eta Goya Sarien 1.go ediziorako izendatua izan zen.

Artista multidiziplinarra

Bere lan artistikoa ez zen filmetan soilik geratu. Musikan ere probatu nahi izan zuen eta Con las defensas rotas diskoa editatu zuen. Muertos de amor abestia ere egin zuen Georges Moustakiren ondoan, baina film batean erakutsiko zuen hobeto bere musikarako gaitasuna: Jaime Chávarriren Las cosas del querer. 1989 eta 1995ean egin zituen bi atalak eta pertsonaia bitxia tokatu zitzaion Ángelari.

Esquilache filma ere grabatu zuen, Fernando Fernán Gómezekin batera, Josefina Molinaren agindupean.

Ana Belén eta Victoria Abrilekin batera, hoberen ordaindutako artista espainiarra kontsideratuta dago eta 1990etik aurrera, lanak bakantzen joan zen. Ezezkoa eman zion Bigas Lunari Las edades de Lulú filmerako. Hemen Ángelaren hitzetan:

« una historia de erotismo elaborado que, a la hora de la verdad, es un porno.[6]  »
« la noticia de que Bigas Luna "no pensaba hacer una película de erotismo blando" -tal y como declaró a este periódico-, sino respetar las duras escenas de la novela y con Ángela Molina de protagonista, sí que resultaba más sorprendente. A finales de la semana pasada ha surgido la polémica, pues Ángela Molina ha decidido finalmente no rodar la película. "La semana pasada, Ángela estuvo haciendo unas pruebas de vestuario y se echó a llorar diciendo que no podía hacer la película, pese a tener un contrato firmado y a falta de 10 días de comenzar el rodaje", afirma el productor Andrés Vicente Gómez... "Lo que ha hecho no tiene ninguna excusa, porque ha tenido mucho tiempo para pensárselo, ha estado ensayando con Bigas Luna y las escenas no son tan escabrosas", añade. "Yo creo que ha influido que su marido, Hervé Timarché, va a rodar una película a finales de julio y ella va a ser la protagonista, y que en el fondo le ha dado miedo hacer de Lulú".[6]  »

Miguel Littínen Sandino egin zuen, Nikaraguako lider iraultzailearen bizitza gai hartuta. Alain Tannerren L'Homme qui a perdu son ombre filmean hartu zuen parte Francisco Rabalen ondoan. Marcello Mastroiannirekin agertu zen Le voleur d'enfants filman eta, Ridley Scotten 1492: Conquest of Paradise Gérard Depardieurekin. 1995ean, Gilmet egin zuen Viggo Mortensenekin.

Kosta zitzaion Pedro Almodóvarri baietza ematea, baina azkenean egin zuen. 1997an, Carne trémula egin zuen eta emakume heldua agertu zigun, bizitzaren aztarnak markatua. Ez zen lan erraza izan Almodóvarrekin egin zuena, baina bere laugarren Zilarrezko Fotogramas Saria lortu zuen eta Goyarako laugarren izendapena ere bai.

Hermanas telebistarako komedian ere egin zuen lan eta proiektu ezberdinetan hartu zuen parte: El mar, Punto de mira (One of the Hollywood Ten), Sagitario, Al sur de Granada, Los Borgia edo La caja[7].

2007an, El destino de Nunik estreinatu zuen, armeniarren genozidioa azalduz. Paolo eta Vittorio Tavianiren agindupean egin zuen lan Paz Vegaren ondoan. Giuseppe Tornatoreren film pare batean parte hartu eta gero, Almodóvarrekin egin zuen lan berriro Los abrazos rotos filma, Penélope Cruzen amaren paperean.

2010az gero, Gran Reserva seriean egin zuen lan Emilio Gutiérrez Cabaren ondoan.

Antzerkia

2002an, Troya, siglo XXI egin zuen Meridako Antzerki Klasikoaren Jaialdian[8].

2005ean, Mrs. Robinson xarmangarria izan zen Andrés Limak zuzendutako El Graduado lanean eta bere alaba Olivia ere lankide izan zuen.

Robert Wilsonek zuzenduriko eta Susan Sontagek egokituriko Henrik Ibsenen La dama del mar lanarekin itzuli zen handik 3 urtetara.

Filmografia

  • Blancanieves, Pablo Berger (2012).
  • Miel de naranjas, Imanol Uribe (2012).
  • Memoria de mis putas tristes, de Henning Carlsen (2012).
  • Amaro amore, Francesco Henderson Pepe.
  • Vidas pequeñas, Enrique Gabriel (2011).
  • Carne de neón, Paco Cabezas (2011).
  • The Way, Emilio Estévez (2010).
  • Barbarossa, Renzo Martinelli (2009).
  • Baarìa, Giuseppe Tornatore (2009).
  • Los abrazos rotos, Pedro Almodóvar (2009).
  • Diario de una ninfómana, Christian Molina (2008).
  • Un château en Espagne, Isabelle Doval (2008).
  • 14, Fabian Road, Jaime de Armiñán (2008).
  • El destino de Nunik, Paolo eta Vittorio Taviani (2007).
  • La caja, Juan Carlos Falcón (2007).
  • La desconocida (La sconosciuta), Giuseppe Tornatore (2006).
  • La sacra famiglia, Raffaele Mertes (2006).
  • Los Borgia, Antonio Hernández (2006).
  • El triunfo, Mireia Ros (2006).
  • Al sur de Granada, Fernando Colomo (2003).
  • El verano de Anna (Annas Sommer), Jeanine Meerapfel (2002).
  • Carnages, Delphine Gleize (2002).
  • Nowhere, Luis Sepúlveda (2002).
  • Piedras, Ramón Salazar (2002).
  • Un delitto impossibile, Antonio Luigi Grimaldi (2001).
  • Malefemmene, Fabio Conversi (2001).
  • Punto de mira (One of the Hollywood Ten), Karl Francis (2001).
  • Sagitario, Vicente Molina Foix (2001).
  • L'origine du monde, Jérôme Enrico (2001).
  • El mar, Agustí Villaronga (2000).
  • Jara, Manuel Estudillo (2000).
  • El viento se llevó lo que, Alejandro Agresti (1998).
  • Carne trémula, Pedro Almodóvar (1997).
  • Sin querer, Ciro Cappellari (1997).
  • Edipo alcalde, Jorge Alí Triana (1996).
  • Gimlet, José Luis Acosta (1995).
  • ¡Oh, cielos!, Ricardo Franco (1995).
  • Las cosas del querer 2, Jaime Chávarri (1995).
  • Con los ojos cerrados (Con gli occhi chiusi), Francesca Archibugi (1994).
  • El baile de las ánimas, Pedro Carvajal (1994).
  • Mal de amores, Carlos Balagué (1993).
  • Coitado do Jorge, Jorge Silva Melo (1993).
  • 1492: Conquest of Paradise, Ridley Scott (1992).
  • Krapatchouk - Al este del desdén, Enrique Gabriel (1992).
  • Una mujer bajo la lluvia, Gerardo Vera (1992).
  • El ladrón de niños (Le voleur d'enfants), Christian de Chalonge (1991).
  • El hombre que perdió su sombra, Alain Tanner (1991).
  • Martes de Carnaval, Fernando Bauluz eta Pedro Carvajal (1991).
  • Sandino, Miguel Littín (1991).
  • La batalla de los Tres Reyes (Tambores de fuego), Souheil Ben-Barka eta Uchkun Nazarov (1990).
  • Volevo i pantaloni, Maurizio Ponzi (1990).
  • Las cosas del querer, Jaime Chávarri (1989).
  • La barbare, Mireille Darc (1989).
  • Los ángeles, Jacob Berger (1989).
  • Río Negro, Atahualpa Lichy (1989).
  • Barroco, Paul Leduc (1989).
  • Esquilache, Josefina Molina (1989).
  • Via Paradiso, Luciano Odorisio (1988).
  • Luces y sombras, Jaime Camino (1988).
  • Laura, del cielo llega la noche, Gonzalo Herralde (1987).
  • Fuegos, Alfredo Arias (1987).
  • La sposa era bellissima, Pál Gábor (1987).
  • Streets of gold (Calles de oro), Joe Roth (1986).
  • La mitad del cielo, Manuel Gutiérrez Aragón (1986).
  • El río de oro, Jaime Chávarri (1986).
  • Lola (1986), Bigas Luna (1986).
  • Camorra: Contacto en Nápoles (Un complicato intrigo di donne, vicoli e delitti), Lina Wertmüller (1986).
  • Bras de fer, Gérard Vergez (1985).
  • Fuego eterno, José Ángel Rebolledo (1984).
  • Bearn o La sala de las muñecas]], Jaime Chávarri (1983).
  • Dies rigorose Leben, Vadim Glowna (1983).
  • Demonios en el jardín, Manuel Gutiérrez Aragón (1982).
  • Gli occhi, la bocca, Marco Bellocchio (1982).
  • Kaltgestellt (Marginado), Bernhard Sinkel (1980).
  • Operación Ogro, Gillo Pontecorvo (1980).
  • La Sabina, José Luis Borau (1979).
  • Le buone notizie, Elio Petri (1979).
  • El corazón del bosque, Manuel Gutiérrez Aragón (1979).
  • La portentosa vida del pare Vicent, Carles Mira (1978).
  • Viva/muera Don Juan, Tomás Aznar (1978).
  • El hombre que supo amar, Miguel Picazo (1978).
  • Los restos del naufragio, Ricardo Franco (1978).
  • El gran atasco (L'ingorgo - Una storia impossibile), Luigi Comencini (1978).
  • A un dios desconocido, Jaime Chávarri (1977).
  • Ese oscuro objeto del deseo, Luis Buñuel (1977).
  • Nunca es tarde, Jaime de Armiñán (1977).
  • Camada negra, Manuel Gutiérrez Aragón (1977).
  • Las largas vacaciones del 36, Jaime Camino (1976).
  • La ciutat cremada, Antoni Ribas (1976).
  • Las protegidas, Francisco Lara Polop (1975).
  • No quiero perder la honra, Eugenio Martín (1975).
  • No matarás, César F. Ardavín (1974).

Antzerkia

  • La dama del mar, Robert Wilson (2008).
  • El Graduado, Andrés Lima (2005).
  • Troya, siglo XXI, Jorge Márquez y Gerardo Vera (2002).

Telebista

  • Viso d'angelo, Eros Puglielli (2011).
  • Sangue caldo, Luigi Parisi y Alessio Inturri (2011).
  • Gran Reserva]], Carlos Sedes y otros (2010- ).
  • Caterina e le sue figlie 3, Fabio Jephcott (2010).
  • L'onore e il rispetto 2, Salvatore Samperi y Luigi Parisi (2009).
  • Io non dimentico, Luciano Odorisio (2008).
  • Chiara e Francesco, Fabrizio Costa (2007).
  • La Commune, Abdel Raouf Dafri eta Philippe Triboit (2007).
  • Imperium: Nerón, Paul Marcus (2004)
  • María, Madre de Jesús, Fabrizio Costa (2000).
  • La mujer del presidente, Eduardo Ripari (1999).
  • Hermanas, Enric Banqué (1998).
  • Le baiser sous la cloche, Emmanuel Gust (1998).
  • Vite blindate, Alessandro di Robilant (1998).
  • La famiglia Ricordi, Mauro Bolognini (1995).
  • Sandino, Miguel Littín (1994).
  • Fantaghirò, Lamberto Bava (1991).
  • Les démoniaques, Pierre Koralnik (1991).
  • Hemingway, fiesta y muerte, José María Sánchez (1988).
  • Garibaldi, il generale, Luigi Magni (1987).
  • Quo vadis?, Franco Rossi (1985).
  • La Bella Otero, José María Sánchez (1983).
  • Cuentos y leyendas: La Rubia y el Canario, Josefina Molina (1975).

Discografía

  • Las cosas del querer. 2ª parte (1995)
  • Banda sonora original|B.S.O. Las cosas del querer. Manuel Banderarekin (1989)
  • Con las defensas rotas. Kolaborazioa Georges Moustaki (1986)

Sariak

David de Donatello Sariak
UrteaKategoriaFilmaEmaitza
1986David de Donatello artista protagonista hoberenenariCamorra: Contacto en Nápoles (Un complicato intrigo di donne, vicoli e delitti)Irabazlea
Donostiako Zinemaldia
UrteaKategoriaFilmaEmaitza
1986Zilarrezko maskorra artista hoberenenariLa mitad del cieloIrabazlea
Goya
UrteaKategoriaFilmaEmaitza
2012]]Goya Saria emakumezkoaren interpretazioariBlancanievesIzendapena
1997Emakumezko hoberenenariCarne trémulaIzendapena
1989Goya Saria emakume protagonista hoberenenariLas cosas del quererIzendapena
1988Interpretazio hoberenenariLuces y sombrasIzendapena
1986]]Emakume protagonista hoberenaLa mitad del cieloIzendapena
Zilarrezko Fotogramas
UrteaKategoriaFilmaEmaitza
1998Emakumezko telebista-aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas saria[[HermanasIzendapena
1997]]Emakumezko zinema-aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas sariaCarne trémula
Edipo alcalde
Irabazle
1993Emakumezko zinema-aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas sariaMal de amoresSemifinalista
1989Emakumezko zinema-aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas sariaEsquilache
Las cosas del querer
Izendapena
1986Emakumezko zinema-aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas sariaEl río de oro
La mitad del cielo
Lola (1986)
Irabazle
1982Emakumezko zinema-aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas sariaDemonios en el jardínIzendapena
1979Espainiar zinemaren aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas sariaEl corazón del bosque
La Sabina
Irabazle
1977Espainiar zinemaren aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas sariaCamada negra
Nunca es tarde
Irabazle
Medallas del Círculo de Escritores Cinematográficos
UrteaKategoriaFilmaEmaitza
2012Artista sekundario hoberenenariBlancanievesIrabazle
Premios de la Unión de Actores
UrteaKategoriaFilmaEmaitza
2012Zine Artista Sekundario hoberenaBlancanievesIzendapena
1997Zine Artista Sekundario hoberenaCarne trémulaIzendapena
Gaudí Sariak
UrteaKategoriaFilmaEmaitza
2012Emakume protagonista hoberenaBlancanievesIzendapena
Premios Zapping
UrteaKategoriaFilmaEmaitza
2011Artista hoberenaGran ReservaIrabazle
Malagako Zinema Espainiarra
UrteaKategoriaFilmaEmaitza
2012Artista hoberenaMiel de naranjasIrabazle
2002Málaga Saria ibilbide zinematografikoagatikIrabazle
Besteak
  • 2013
    • Ohorezko Saria Guadalajara Iberoamericano Saria Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldia (Mexiko).
  • 2011
    • Luis Ciges Saria (Islantillako Zinemaldia).
  • 2010
    • Luis Buñuel Saria (Huescako Nazioarteko Zinemaldia).
  • 2009
    • Ohorezko Saria (Lleidako Zinemaldia).
    • Nacho Martínez Saria (Gijóneko Zinemaldia).
  • 2007
    • Ohorezko Saria Fellini 8 1/2 del Festival EuropaCinema de Viareggio.
    • Interpretazio Saria (Ibizako Nazioarteko Zinemaldia) La caja filmagatik.
  • 2002
    • Urrezko Domina Arte Ederren Merituari.
  • 1999
    • Ohorezko Saria Ciudad de Huelva (Huelvako Zinemaldia).
  • 1996
    • Interpretazio Saria (Cartagenako Zinemaldia) Las cosas del querer 2 filmagatik.
  • 1989
    • Interpretazio Saria (Santarémgo Zinemaldia) La mitad del cielo filmagatik.
  • 1985
    • New Yorkeko Kritika Saria Demonios en el jardín filmagatik.
    • ACE Saria artista hoberenenari Demonios en el jardín filmagatik.
  • 1982
    • Interpretazio Saria Montréalgo Zinemaldian.
  • 1981
    • Interpretazio Saria (Nueva Delhiko Zinemaldia) La Sabina filmagatik.
  • Epai mahaia
    • Laburmetraien epai mahaiko kide (Cannesko Nazioarteko Zinemaldia 1998.
    • Epai mahaiko lehendakaria (Berlíngo Nazioarteko Zinemaldia) 1999.
    • Epai mahaiko kidea (Donostiako Zinemaldia) 2000.
    • Epai mahaiko kidea (Málagako Zinemaldia) 2010.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ángela Molina Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.