Ángela Cerrillos Valledor

Ángela Cerrillos Valledor ( , XX. mendea) mugimendu feministaren abokatu espainiar eta ekintzailea da. 2010etik 2014ra Themis Emakume Juristen Elkarteko lehendakaria izan zen.[1]

Ángela Cerrillos Valledor
lehendakari

Bizitza
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta aktibista
KidetzaThemis Emakume Juristen Elkartea

Ibilbidea

1968ko maiatzaren 9an Zuzenbidean lizentziatu eta Madrilgo Abokatuen Elkargoan (ICAM) sartu zen.[2] 1975ean, Kolektibo Juridiko Feministaren bultzatzaileetako bat izan zen, emakumeen eskubideak defendatzeko eta sexuagatiko bereizkeria ezabatzeko lege-erreformak sustatzeko erakundea.[2] 1979an, Madrilgo Centro de Encuentro Emakumeen Liburutegiko presidente bihurtu zen.[3]

Familia-zuzenbidean espezializatuta hasi zen lanean, eta, Cristina Alberdi Alonso eta Consuelo Abril González lankideekin batera, erreferentzia izan zen emakumearen eskubideen defentsan, beste lankide batzuekin batera 1981eko Espainiako Dibortzio Legea egiten eta abortua despenalizatzen. 1983an, Emakumeen aurkako Tratu Txarren Ikerketarako Batzordearen eraketan parte hartu zuen, eta batzordeburuordea izan zen. Emakume Bortxatuei Laguntzeko Elkartea sortzea ere bultzatu zuen.[2]

Espainiako Familia Abokatuen Elkartearen (AEAFA) bazkide sortzailea izan zen, eta 2001 arte haren idazkaria izan zen.[4][2] Elkarte horren Urteko Ikasketa Jardunaldiak zuzendu zituen.[5] Themis Emakume Juristen Elkarteko lehendakaria izan zen 2010etik 2014ra. Elkarte horrek emakumeen eta gizonen arteko berdintasun juridikoa sustatzen du, eta emakumeen eskubideen benetako aplikazioa bermatzeko ekintzak egiten ditu, eskubide horiek indartzeko lege-erreformen proposamenak bultzatuz.[6][7]

Haren ibilbidea publikoki aintzatetsia da, eta, bere esperientziagatik, sarritan eskatzen da Espainiako, Portugalgo eta Latinoamerikako hainbat biltzarretan, mintegitan, abokatu-elkargotan eta eskola judizialetan eta graduatu ondoko ikastarotan parte hartzeko, Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatean.[5]

Madrilgo Abokatuen Elkargoko 2. diputatua izan da, eta Berdintasun, Aniztasun eta Inklusio Batzordeko burua.[8][9][10] Batzorde hori Madrilgo Abokatuen Elkargoko Gobernu Batzordean sortu zen, Abokatuen Elkarte Libreko Emakumearen Arloarekin eta Themis Emakume Juristen Elkartearekin batera 2018-2022 Genero Berdintasunerako Plana bultzatuz eta eginez.[11]

Argitalpenak

  • Hainbat artikulu argitaratu ditu hainbat kazetaritza-komunikabidetan, besteak beste, El País egunkarian
  • 1977an Ahora Diborcio liburua Cristina Alberdi Alonsorekin eta Consuelo Abril Gonzálezekin batera.

Aintzatespenak

  • 2016. urtean Madrilgo Abokatuen Elkargoaren Ohorezko Domina jaso zuen, abokatuen eskubideen eta emakumeen eskubide-berdintasunaren alde egindako ibilbide profesionala aitortzeko.[12]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.