Ángel Rodríguez Herrero
Ángel Rodríguez Herrero (Villada, 1902 – Bilbo, 1990) bizkaitar historialaria izan zen.
Ángel Rodríguez Herrero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ángel Rodríguez y Herrero |
Jaiotza | Villada, 1902 |
Herrialdea | Bizkaia |
Heriotza | Bilbo, 1990 (87/88 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria |
Enplegatzailea(k) | Bizkaiko Foru Aldundia |
Kidetza | Historiaren Errege Akademia Euskalerriaren Adiskideen Elkartea Bizkaiko Monumentuen Batzordea |
Biografia
1919an Bizkaiko Foru Aldundiko funtzionario bilakatu zen, eta 1972an erretiroa hartu zuen arte bere artxibo eta liburutegia zuzendu zuen. 1958an sortutako Bizkaiko Liburutegien Zentro Koordinatzaileko lehen zuzendaria izan zen. Balmaseda, Portugalete, Elorrio, Barakaldo, Calahorra eta Santo Domingo de la Calzadako artxiboak zuzendu zituen. Historiaren Errege Akademiako akademikoa, Bizkaiko Monumentuen Batzordeko kidea eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea izan zen.
Lan nabarmenak
- Valmaseda en el s. XV y la Aljama de los judíos
- De las ferrerías y molinos de Vizcaya
- Estudio de 180 expedientes genealógicos que existen en el Archivo Municipal de Bilbao
- Un Goya desconocido
- Vizcaínos Ilustres
- Bruno Mauricio de Zabala, fundador de Montevideo
- La Iglesia de Santa Ana de Durango
- Testamento del Almirante don Domingo de Bernaola y Urízar
- La iglesia juradera de Santa María la Antigua de Guernica
- El Fuero de Vizcaya a través de las instituciones políticas de la España medieval
- Descripción sumaria de la villa de Lequeitio (1740)
- Proceso a los labradores de Vizcaya
Erreferentziak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.