Ángel Martínez Sanjuán
Ángel Martínez Sanjuán (Donostia, 1951ko apirilaren 6a - ) errioxar ekonomialari eta politikaria da.
Ekonomia Zientzietan lizentziaduna, Bizkaiko enpresa batean lan egin zuen exekutibo gisa, eta Errioxara joan zen enpresaren egoitza Logroñon ezarri zenean. 1970etik Espainiako Langile Alderdi Sozialistako (PSOE) eta Langileen Batasun Orokorreko (UGT) kidea izan zen, eta Logroñoko Udaleko zinegotzia izan zen 1979tik 1982ra. 1982ko hauteskunde orokorretan, Diputatuen Kongresurako hautagai izan zen Errioxako barrutian, eserlekua lortu eta agintaldia berritu zuen sei hauteskunde-deialditan: 1986, 1989, 1993, 1996, 2000 eta 2004.
Artikulu hau Errioxako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.