Ángel Larroque
Ángel Larroque Etxebarria (Bilbo, Bizkaia, 1874ko irailaren 6a – 1961ko urtarrilaren 22a) margolaria izan zen.[1]
Ángel Larroque | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1874ko irailaren 6a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1961eko urtarrilaren 22a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Biografia
Aita eta aitona bezala margolaritzari ekin, eta bederatzi urte zituela Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan sartu zen. 1894an, Aurelio Artetarekin batera lortutako Bizkaiko Foru Aldundiak emandako beka bati esker, Parisa joan zen ikastera.[2] Urte hartan Alemaniara, Stuttgartera hain zuzen ere, Nemesio Mogrobejorekin joan zen. Madrilen Pradoko Museoaren maisuez ikasi zuen. Berriro Bizkaiko Foru Aldundiari esker Italiara joan zen. Gero jo ta su ari zuen margotzen eta Bilbon zein Madrilen erakusteta batzuk izan zituen.[3]
1921ean irakasle bihurtu zen Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan.[4]
Lan gustukoenak herrikoiak eta hiri-paisaiak zituen.
Lan nagusiak
- El ciego de los romances
- Accidente de trabajo (Bizkaiko Foru Aldundia)
- Sardinera (Arabako Arte Ederretako Museoa)
- La joven del sofá
- Maternidad (Bilboko Arte Eder Museoa)
- Retrato de Ramón de la Sota
- Flora, la enana (Bilboko Arte Eder Museoa)
- Los paisanos vascos
- La chica del gato (Bilboko Arte Eder Museoa)
- Recolección de manzanas
Erreferentziak
- «Ángel Larroque», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Berria: Ezezaguna
- Javier González de Durana: Ángel Larroque, un pintor, el olvido y la memoria. Bilbo: 2003. ISBN 84-87184-79-0
- Berria: Angel Larroque ahanzturan ez galtzeko erakusketa, Bilbon