Álvaro Siza Vieira
Álvaro Joaquim de Melo Siza Vieira (Matosinhos, Portugal, 1933ko ekainaren 25a) arkitektoa da.
Álvaro Siza Vieira | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Álvaro Joaquim de Melo Siza Vieira |
Jaiotza | Matosinhos, 1933ko ekainaren 25a (90 urte) |
Herrialdea | Portugal |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Maria Antónia Siza (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Portoko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Swiss Federal Institute of Technology in Lausanne (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Zientziaren eta Arteen Europar Akademia Suediako Arteen Errege Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Royal Galician Academy of Fine Arts (en) |
Portoko (Portugal) Arte Ederren Goi Eskolan ikasi zuen, eta 1955 urtean jaso zuen diploma. Bere arkitektura estiloa aldi berean modernoa eta tradizionala dela esan daiteke: modernismo poetikoz jantzia, eraikina eta testuingurua uztartzearen aldekoa da, beti ere ezaugarri unibertsalak harturik. Kokalekuan inspiratuta, tokiari darion esentzia aurkitzen saiatzen da, eta hortaz, lotura adiskidetsua lortzen du eraikin eta naturaren artean, zahar eta berriaren artean, zentzumen eta arrazoiaren artean. Fernando Tábora arkitektoarekin batera Oportoko Eskolako erreferentzia bihurtu da Siza eta biok jardun zuten irakasle bertan.
Euskal Herrian ezagun bilakatu da Bilbon Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa eraiki duelako Abandoibarrean, Rafael Moneo arkitektoaren Deustuko Unibertsitateko liburutegiaren ondoan.
2001 urtean Pritzker Saria jaso zuen.
Lan garrantzitsuak
- 1958-1963: Boa Nova jatetxea, Matosinhos, Portugal
- 1958-1965: Igerilekuak, Quinta de Conceicão, Portugal
- 1962: Miranda Santos etxea, Matosinhos, Portugal
- 1966: Igerilekua, Leça da Palmeira, Portugal
- 1981-1985: Avelino Duarte etxea
- 1988: Schlesisches tor etxebizitzak (Bonjour tristesse), Berlin
- 1987-1993: Arkitektura eskola, Porto, Portugal
- 1993: Galiziar Arte Garaikidearen Museoa, Donejakue Konpostelakoa, Galizia
- 1995: Unibertsitate Liburutegia, Aveiro, Portugal
- 1997: Serralves Arte Garaikidearen Museoa, Porto
- 1998: Arkitektura Agentzia, Porto
- 1998: Portugalen pabiloia, Erakusketa Unibertsalean, Lisboa
- 2010: Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa, Bilbo