Álvaro Pérez Florentino

Álvaro Pérez Florentino (Donostia, 1975eko urriaren 13a) gipuzkoar futbolaria da, aurrelari moduan aritu zena.

Álvaro Pérez Florentino
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1975eko urriaren 13a (48 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic /
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

Biografia

Alvaro Lezamako harrobian hazi zen. 1995eko apirilean Bilbao Athleticera igo zen. 1996ko azaroaren 6an Athletic Clubekin debuta egin zuen, Errege Kopan Zallaren aurka 0 eta 3 irabaziz. 1997ko urtarrilaren 15ean bere lehen gola sartu zuen talde zuri-gorriarekin Kopan Vila-real CF taldearen aurka (2-2).[1] Hamaika egun geroago Ligan debuta egin zuen, Ziganda ordezkatuz.

1998an Gasteizko Aurrerak fitxatu zuen eta 2003an amaitu zuen bere etapa profesionala.[2] Guztira, hamazazpi gol sartu zituen 117 partidatan. Anekdota moduan, 1999ko irailaren 5ean, debuta egin zuen hamazortzi urteko aurrelari gazte batek ordezkatu zuen, eta minutu gutxi geroago, bere lehen gola sartu zuen Amurrio Klubaren aurka. Futbolari hau Aritz Aduriz zen, uda horretan bertan Antiguokotik ekarria.

1992an 16 urte azpiko Europako txapeldunordea izan zen Espainiako selekzioarekin.

Ibilbidea

Kluba Urtea(k)
Bilbao Athletic 1995 1998
Athletic Club 1996 1997
Gasteizko Aurrera 1998 2003

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.