Ákos Császár
Ákos Császár (Budapest, Hungaria, 1924ko otsailaren 26a - ib., 2017ko abenduaren 14a) Hungariar matematikaria, topologoa eta unibertsitateko irakaslea izan zen, Topologia Orokorrean eta Analisi errealean espezializatua. Császárren poliedroaren aurkitzailea izan zen, diagonalik gabeko poliedro ez-ganbila. Espazio sintopogenikoen nozioa ezarri zuen, espazio topologikoen orokortzea.
Ákos Császár | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Budapest, 1924ko otsailaren 26a |
Herrialdea | Hungaria |
Heriotza | Budapest, 2017ko abenduaren 14a (93 urte) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Pázmány Péter Catholic University (en) (1942 - 1947) |
Doktorego ikaslea(k) | György Petruska (en) Zoltán Sebestyén (en) Károly Tandori (en) István Juhász (en) Peter Hamburger (en) |
Hizkuntzak | hungariera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, topologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Eötvös Loránd University (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Hungariako Zientzien Akademia |
1952 eta 1992 artean Budapesteko Eötvos Loránd Unibertsitateko analisi saileko zuzendaria izan zen. Hungariako Zientzien Akademiako kidea (1979). János Bolyai Matematika Elkarteko idazkari nagusia (1966-1980), presidentea (1980-1990) eta ohorezko presidentea (1990az geroztik). Kossuth Saria jaso zuen (1963) eta Hungariako Zientzien Akademiako Urrezko Domina (2009).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.