Àgora (Valentzia)
Àgora, Santiago Calatrava arkitekto valentziarrak diseinatutako plaza estali handi bat da. Valentziako Arte eta Zientzien Hirian dago, L'Assut de l'Or eta L'Oceanograficen artean. Gaur egun, oraindik eraikitzen ari da, eta, amaitua geratzen denean, bere barnean, 2009ko Valentziako Erkidegoko tenis irekia ospatzea aurreikusten da.
Àgora (Valentzia) | |
---|---|
Arte eta Zientzien Hiria | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Valentziako Erkidegoa |
Probintzia | Valentziako probintzia |
Valentziar Herrialdeko eskualdeak | Valentziako eskualdea |
Udalerria | Valentzia |
Koordenatuak | 39°27′13″N 0°21′00″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2009 |
Inaugurazioa | 2009 |
Jabea | Arte eta Zientzien Hiria |
Kirola | tenisa |
Erabiltzailea | Valencia Open 250 (en) |
Edukiera | 6.075 gizaki |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Santiago Calatrava |
Estiloa | high-tech architecture (en) |
Bere egitura metalezkoa da, eta trenkadis urdin eta beiraz estalia dago. 80 metroko altuera izango du eta 5000 metro karratuko hedadura eliptikoa hartuko du.
Bere formak, Calatrava beraren arabera, elkargurutzatutako bi esku gogorarazten ditu, Agorak, bere goialdean, bere barnean sartuko den argi kopurua iragaziko duten hego batzuk izango baititu (hatzak, eskuen alderaketan).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.